Feministas Argazkia: Gisela Volá

Antolatzaileak:

Licencia:

  • Creative Commons License
 

Antolaketa

Aholkulari batzordea

Proiektua garatu den bitartean, topaketaren egitura, edukinak eta beste zenbait zehaztapen, erabakitzeko diziplinarteko aditu talde batekin zenbait bilera eraman ditugu aurrera. Taldea honako adituak osatzen dute:

  • Laura Nuño Gómez
    ACSUR-Las Segoviaseko eta Rey Juan Carlos Unibertsitateako CCOOko idazkaria. Doktorea Zientzia Politikoetan, Madrileko Konplutentse Unibertsitatean, eta irakaslea Rey Juan Carlos Unibertsitatean, non Zuzenbide Publikoko Institutuko Generoari buruzko Katedra zuzentzen duen. Madrileko Udalaren genero indarkeriari buruzko behatokiko kide, bai eta Madrilgo Erkidegoko Emakumeen Kontseiluko batzorde iraunkorrekoa, Hainbat liburu eta artikulu idatzi izan ditu generoari eta feminismoari buruz.

  • Mertxe Larrañaga Sarriegui
    Ekonomiako Doktorea eta irakasle titularra, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Aditua Ekonomia feministaren alorrean eta irakaslea EHU/UPVren eta beste unibertsitate batzuetako feminismoa eta generoari buruzko ikaskuntza eta masterretan. Bi urte eta erdiz Berdintasunerako zuzendari izan da EHU/UPVn. Artikulu eta komunikazioak idatzi ditu etxeko eta zaintzako lanei, eta lan-ekonomiari buruz. Azken hilabetetan egungo krisialdi ekonomikoaren gainean genero ikuspegitik ikertzen eta emaitzak hedatzeko lanetan aritu izan da.

  • Miguel Ángel Cano Ulanga
    Ekonomian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterreko ikaslea (EHU/UPV).

  • Sandra Dema Moreno
    Doktorea eta irakasle titularra, Oviedoko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean. “Emakumeei buruzko ikerkuntza” Sailen arteko Doktorego Programako kidea da. Batez ere ikerbide hauetan saiatu da: genero-soziologia, berdintasuneko politika publikoak, desberdintasuna eta botere-harremanak familian, emakumea eta lana, generoa eta garapena. Bere azken argitalpen eta artikuluen artean diru-sarrera bikoitzeko bikoteetako botere-harremanei, eta GGKEetako generoaren araberako desorekei buruzkoak aipatu behar dira.

  • Eli Padial García
    Feminista, lizentziatua Zientzia Politikoetan eta Soziologian Granadako Unibertsitatean, masterduna Sexologian, eta aditua, bai Genero et aukera berdintasunean, baita Genero ikuspegidun tokiko garapenean ere. Lankidetzan aritu da Ertamerika eta Hegoamerikako hainbat herrialdetan. Parte hartu du zenbait lan kolektibotan generoa eta garapenari, eta elkarganapenari buruz, eta eskuliburu eta lan-koadernoetan erabilitako hizkera aztertu du. Gaur egun ikerkuntza teknikari aritzen da AndaluziakoGGKEen Koordinakundean; gainera “Genero ikuspegian oinarritutako garapenaren planifikazioa” irakasten du Andaluziako hainbat erakunde eta elkartetan, eta Otras Voces Feministas korronteko kide da.

  • Silvia Carrizo
    Kazetaria eta Malen Etxea, Emakume Etorkinen Elkarteko lan-mahai iraunkorreko kidea. Hainbat argitalpen idatzi ditu honako gaiei buruz: Gipuzkoako emakume etorkinen egoera, etorkinen eskubide politikoak, emakume autoktono eta atzerritar egoiliarren arteko genero barruko aldeak, eta Euskal Herrian etxeko lanetan diharduten emakume etorkinen lan-baldintzak.

  • Yolanda Jubeto Ruiz
    Ekonomialaria eta Ekonomia Aplikatua I Saileko irakaslea, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV). Nazioarteko ekonomiarekin eta Ekonomia feministarekin loturiko gaiak irakasten ditu. 2006an burutu zuen doktore tesia, honako gaiari buruz: “Genero ikuspegidun aurrekontu publikoak: Politika ekonomikoa ikuspegi feminista batetik aztertzeko tresna”. Ikerlanean, eskualdeko berrikuntza sistemetatik abiatu, eta gaur egun Ekonomia feministaren eremura etorri da; bertan dihardu azken hamar urteotan.

  • Begoña Zabala González
    Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Nafarroako Mugarik Gabe eta Emakume Internazionalistak taldeetako kidea da. Irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan urtero Genero ikuspegitik bideratutako lankidetzari buruz egiten diren ikastaroetan. Ikerlanetan aritu da, eta zenbait artikulu idatzi ditu emakumeen egoeraz, beren aldarrikapen eta borroka feministaren inguruan, indarkeria sexistaz, eta prostituzioaz. “Movimiento de Mujeres. Mujeres en Movimiento” liburua idatzi du (Txalaparta argitaletxea, Tafalla, 2008)

  • Justa Montero Corominas
    Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua Madrileko Konplutentse Unibertsitatean (UCM), eta masterduna “Immigrazio, babes politikoa eta komunitate barruko harremanei” buruzko gaietan Madrileko Unibertsitate Autonomoan. “Generoa eta garapenerako lankidetza” ikasgaiko irakaslea da hainbat ikastaro eta minegitan, eta gaur egun Madrileko Unibertsitate Politeknikoko “Garapenerako lankidetza hiri-asentamendutan” masterrean irakasten du. Aktibista feminista da 1975etik hona, eta hainbat erakunderen sortzaileen artekoa da, esaterako: Madrileko Emakumeen Zentro bat, abortu-eskubidearen aldeko batzordea, Elkarte feministen estatuko Koordinakundea eta Asamblea Feminista (bertako kide da gaur egun). Artikulu, ponentzia eta dokumentu ugari idatzi ditu zenbait gairen inguruan: sexualitatea, ugalketa-eskubideak, prostituzioa, migrazioak, feminismoaren historia, eta feminismoaren teoria.

  • Inma Cabello Ruiz
    Filosofia eta Letretan lizentziatua, eta Elkartasuna eta Garapenerako Hezkuntzan unibertsitate aditua. 1988tik hona Mujeres en Zona de Conflicto GGKEko lehendakariordea, eta Garapenerako Hezkuntza eta Formazioa Arloko eta Programen koordinatzaile teknikoa da. Hegoak 2006ko abenduan antolatutako Garapenerako Hezkuntzari buruzko III. Kongresuko antolaketa batzordeko kide izan da, eta hainbat argitalpenetan hartu du parte, esaterako: Hegoak argitaratutako “Diccionario de Educación para el Desarrollo”, Hegoak eta ACSUR-Las Segoviasek argitaratutako “Género en la Educación para el Desarrollo: Estrategias políticas y metodológicas”, eta Garapenerako Hezkuntzak Andaluzian duen presentziari buruzko azterlan batean.

  • Silvia de Gregorio Echevarría
    Zuzenbidean lizentziatua. Garapena eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko masterduna da, eta gero eta gehiago Garapena eta Generoaren inguruko gaietara hurbildu da. Ertamerikan proiektuak identifikatu eta ebaluatze lana egin du. Gaur egun GGKEen Euskadiko Koordinakundearen Genero taldeko arduraduna da.

Batzorde Antolatzailea

ACSUR-Las Segovias
Chus González García (e-mail: genero2@acsur.org)
Rocío Lleó Fernández (e-mail:genero@acsur.org)

Garapenerako Hezkuntza arloko genero eta sensibilizazio teknikariak

HEGOA Institutua
Marisa Sanz Moral (e-mail: mluisa_sanz@ehu.es)
Amaia del Río Martínez (e-mail: amaia_delrio@ehu.es)
Aitziber Eguskiza Samos (e-mail: aitziber_eguskiza@ehu.es)

Sentsibilizazio eta Garapenerako Hezkuntza arloko teknikariak

Kudeaketa

Topaketari buruzko edozein gauza argitzeko edo zalantzarik izanez gero, teknikariarekin kontaktuan jar zaitezke honako helbidearen bitartez:

- Amaia del Río Martínez: amaia_delrio@ehu.es
- Aitziber Eguskiza Samos: aitziber_eguskiza@ehu.es

Sentsibilizazio eta Garapenerako Hezkuntza arloa
Hegoa. UPV/EHU
Edificio Zubiria Etxea
Lehendakari Agirre, 81
48015 Bilbao
Tfno.: +34 94 601 70 46
Fax: 34 94 601 70 40


 
  • Babesleak:
  • GV
  • M