Argazkia: Lorena Pajares


Argazkia: Victoria Gracia


Argazkia: Alberto Montoya

Antolatzaileak:

Licencia:

  • Creative Commons License
 

Aurkezpena

Sarrera

HEGOA eta ACSUR-Las Segoviasen eskutik Feminismoak Garapenerako Agendan topaketak ospatuko dira Bilbon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, 2010eko maiatzaren 27 eta 28an. Generoa Garapenerako Hezkuntzan: Iparra-Hegoa eztabaidarako gaiak emakumeen agenda politikoan (II. fasea) izeneko Garapenerako Hezkuntza proiektuaren eremuan gauzatuko da, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritzaren eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiar Agentziaren (AECID) dirulaguntzarekin. Topaketaren helburua emakumeen Giza Eskubideen aldeko agenda politikoa sortzea da. Komunikabideei aurkeztuko zaie eta sentsibilizazio-hitzaldien bidez helburu diren beste talde batzuei ere zabalduko zaie (unibertsitate eremua, herri administrazioetako pertsonal teknikari zein politikoa eta batzorde parlamentarioak) garapenaren eta elkartasunaren arloko lan tresna moduan, betiere proposamen feministen ildotik.

Aurrekinak

Topaketa hau 2007an hasitako proiektu baten bukaera da, agente desberdinen arteko (GGKE, emakumeen erakundeak eta mugimendu feministak, unibertsitateak, etab.) hausnarketa eta sentsibilizaziorako gunea sustatzen duena, emakumearen emantzipazioan eta gizon eta emakumeen garapenerako beste eredu baten eraikuntza kolektiboan aurrerapausuak lortzeko.

Lehenengo fasea 2007 eta 2008 urteetan garatu zen eta denbora horretan hausnarketa eta eztabaidarako hiru mintegi egiteaz gain, horien inguruko hiru argitalpen kaleratu dira bertan ateratako ondorioekin, honako gai hauen inguruan: Emakumeen ekonomia eskubideak, Emakumeak gatazka egoeretan eta Emakumeen eragin politikoa eta gizarte-partaidetza. Horrez gain, El espacio crítico feminista. Alianzas entre ONGD y organizaciones de mujeres latinoamericanas, argitalpena kaleratu da, batetik hiru ardatz horien eduki politiko-feministetan sakontzeko, eta bestetik giza garapena genero berdintasunez lortu nahi duten Hegoaldeko erakunde feministen zenbait esperientzia ezagutzera emateko helburuarekin.

Bigarren fasean (2009-2010) “Diálogos. Monográficos de divulgación del pensamiento feminista” izenburuko hiru aldizkari landu dira (gai nagusi bakoitzeko bat) eztabaida feministen atal handi bat ikuspuntu desberdinetatik jorratzen dituztenak, hala nola ekonomia, politika, gizartea… etab. Horrez gain, emakumeen mugimendu antolatu edota feministatik, Iparraldekoa zein Hegoaldekoa, datozen emantzipazio proposamen guztiekin konprometitzen da.

Helburuak

  1. Elkarrizketa eta elkartrukerako topagunea sortzea, bai pentsamendu feminista bai emakume talde desberdinen baztertze eta menperatze jarreretan aldaketak ikustea erraztu duten esperientzia onak zabaltzeko, giza garapenaren proposamena hobetzen laguntzen baitute.

  2. Agenda politikoa sortzea. Egungo globalizazio egoeran eta zibilizazio krisian (ekologikoa, demografikoa, balioak, finantzak, etab.) ematen diren feminismoaren gai gakoak identifikatzea.

  3. GGKE eta Ipar-Hegoko mugimendu feministen arteko aliantzak eraikitzea, bidezko giza garapena lortze aldera, betiere generoaren esparruan.

  4. Elkartasun eta lankidetza mugimenduetan agenda feministarekin bat datozen joera eta praktika kritikoa sortzea; horretarako, alde biei eztabaida gune komun batean parte hartzera deitzen zaie.

Oinarri dokumentua

Oinarri agiri honen bidez, politikoki HEGOA eta ACSUR-Las Segovias erakundeok gure jarrera politikoa azaldu nahi dugu Topaketako azterlan izango diren, eta azken lau urteotako gure lanean jorratzen ari garen lan gaikako hiru ardatzen tratamendua eta fokatzearen inguruan. Hona , bada, hiru ardatzak: emakumeen eskubide ekonomikoak; gatazka armatuen ondorioak genero-harremanetan, eta emakumeen ekarpenak bake-eraikuntzan; eta, azkenik, emakumeen eragin-gaitasuna politikan eta herritar parte-hartzean.

Gure ustean, emakumeen jarduera horiek funtsezko tresna dira garapen eta lankidetza jarduera eraldatzaile baten testuinguruan ekimen berriak proposatzeko. Eta ez soilik gure bi erakundeen barrura begira; horrez gain, lankidetzan diharduten beste eragile batzuei ere (Ipar – Hegoko mugimendu feministako erakundeak, GGKEak, gizarte mugimenduak, herri administrazioak, etab…) politikoki eragin ahal izateko langaia ere izan daitekeela uste dugu. Proposatutako gaien inguruko hausnarketa egiteak, emakumeen Giza Eskubideak eta gizon-emakumeentzako beste garapen-eredu bat eskuratzeko bidean aurrera egiteko aldarrikapen honekin bat egiteko aukera emango die.

Dokumentuak deskargatu:

Emakumeen eskubide ekonomikoak

Emakumeak gatazka egoeretan

Emakumeen eragina politikan eta gizarte partehartzean

 
  • Babesleak:
  • GV
  • M