No oblidem Llum Quiñonerok eskeinitako argazkia

Antolatzaileak:

Licencia:

  • Creative Commons License
 

Ondorioak

Aldarrikapen feministak hiritartasun eraldatzaile baterako

Hegoa eta ACSUR-Las Segovias, 2010.

(euskera, galego, castellano)
“Feminismoak Garapenarako Agendan” Topaketa. Bilbon egin zen, 2010eko maiatzaren 27 eta 28an eraman genuen aurrera. Ekitaldi honen helburuen artean agenda politiko bat egitea zegoen, hau da, gaur egungo zibilizazioaren krisi eta globalizazio egoeran, aldarrikapen feminista batzuk agertzea, eta, ondoren, sentsibilizazio eta eragin politikoko jarduerak egitea zenbait esparrutan. Asmo horrekin, Topaketaren egitarauan taldekako lanerako espazio bat sortu genuen, emakumeen giza eskubideei buruz eztabaidan aritzeko eta aldarrikapen erako zenbait adostasunetara heltzeko. Orain aurkezten dizugun “Aldarrikapen feministak hiritartasun eraldatzailerako” argitalpena lantalde horien lanean eta ahaleginean oinarritzen da.

Topaketan 200 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte, gehienak emakumeak. Beraietako askok modu indibidualean egin zuten, baina beste batzuk GGKE (30etik gora), Espainiako Estatuko eta Latinoamerikako emakumeen elkarte eta mugimendu feminista, herri administrazioetako teknikari eta politikari, unibertsitateetako ikasle eta irakasle, garapenerako lankidetza eta berdintasun arloetako elkarte eta enpresa, alderdi politiko eta abarren ordezkari gisa joan ziren. Datu horrek agerian uzten du Topaketako espazioetatik sortutako proposamenak zeinen desberdinak eta ugariak diren. Edozelan ere, hausnarketak eta planteamenduak asko eta oparoak izan arren, lantaldeetan adostasunera heltzeko borondatez aritu izan dira.

Ekitaldi honetan, aldi bereko hiru tailer egin ziren, gai hauek jorratzeko: emakumeen eskubide ekonomikoak, gatazka egoeran dauden emakumeak, eta emakumeen eragin politikoa eta partaidetza herritarra, betiere, globalizazio neoliberaleko testuinguru honetan, non fundamentalismo erlijiosoak eta krisiak sortzen ari baitira, ez soilik maila ekonomiko eta finantzarioan, ezpada ekologian, zainketan, politikan eta balioetan. Nabarmendu behar da hiru gaien artean erlazio handiak egon direla, emakumeen giza eskubideen lorpenean aurrera egiteko orduan eta azterketa feministak eskubideen osotasunaren inguruan ematen digun ezagutzari dagokionez, bai praktikan eta bai teorian. Eskubideen arteko lotura hori ekitaldiaren inaugurazioko lehenengo hitzaldian ere nabarmendu zen; izan ere, Marcela Lagardek adierazi zuen emakumeen giza eskubideak banaezinak zirela, indarkeriatik libre dagoen bizitzarako eskubidetik hasita. Gai hori etengabe aipatu zen hiru tailerretan.

Hala ere, giza eskubideen konplexutasuna eta giza eskubideen aldeko lan sutsua dela eta, eztabaida gai handien arabera banatu behar da, eta, ondorioz, gai bakoitzari espazio jakin bat eskaini genion. Argitalpenak hiru atal ditu. Horietako bakoitzean gaika antolatzen dira aldarrikapenak eta eskaerak, eta bertan dago, era berean, hainbat testuingurutako emakumeen giza eskubideen adibide gisa jasotako eskaera eta esperientzia eraldatzaileak zertan oinarritzen diren azaltzen duen agiri argumentala ere. Hori guztia, tresna eta politiken garapenaren arduradunak ilustratzeko, inspiratzeko eta probokatzeko, emakumeen beharrizanak eta interes estrategikoak esparru publiko zein pribatuan berenganatu ditzaten, eta emakume jaio izanagatik sufritzen dituzten desberdintasun historikoak eta egiturazko injustiziak ezabatuko direla bermatzeko.

Uste dugu argitalpen hau eragin politikorako materiala izan daitekeela, eta, beraren bitartez, agenteek eztabaidatu eta hausnarketa egin dezaketela, eta proposamen gehiago eskaini ditzaketela.

Argitalpenaren edukina hemendik deskarga dezakezu: euskera, galego, castellano

 
  • Babesleak:
  • GV
  • M